18 Jan, 2022

Urtarrilean sinatu dugu gure EUROPE DIRECT BIZKAIA zentroan ekintzak garatzeko 2022ko hitzarmena. EDE Fundazioa EUROPE DIRECT BIZKAIAREN abegi-egitura izango den 2021-2025 hainbat urtetarako hitzarmenaren baitan, urtero aurkezten dugun ekintza-planean jasotzen ditugu hurrengo 12 hilabeteotarako zentroaren jarduera-ildoak. Aipatutako plana, gero, Europako Batzordeak onartzen du bere Komunikazioko Zuzendaritza Nagusiaren bidez.

2022rako eztabaidekin eta partaidetzarekin lotutako komunikazioko eta sustapeneko lehentasunak Europako Etorkizunaren inguruko Konferentziako eta Gazteriaren Europako Urtearen (2022) Next GenerationEU plana eta Susperraldiko eta Erresilientziako Plana izango dira.

Gure jarduera-ildo nagusiei dagokienez, honako hauek azpimarratu behar ditugu: a) herritarrentzako informazioko eta partaidetzako jarduerak, b) tokiko biderkatzaileekiko eta komunikabideekiko harremanak, toki mailako EBko gai sentsibleen inguruko informazioa, Europar Batasuna ikastetxeetan eta Europako sareen eskualde mailako sarea sustatzea.

Zalantzarik baduzue, informazioa behar baduzue edo jardueren inguruko iradokizunen bat egin nahi baduzue, jarri gurekin harremanetan helbide honetan: europedirect@edefundazioa.org.