12 Apr, 2022

europa_meu_abril_2022
Europe Direct-ek, Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluarekin (EuroBasque) eta UPV/EHUko Unibertsitate Eztabaidarako Elkartearekin (ADUEEE) batera, MEU (Model of European Union) Basque Country ekimenaren hirugarren edizioan parte hartu du. Apirilaren 4, 5, 6, 7 eta 8an izan da, Bizkaia Aretoan.

MEU Basque Country simulazio bat da, unibertsitateko ikasleek parte hartzen dutena, eta Europar Batasuneko legegintzako prozesu arrunta birsortzean datza. Bertan, parte-hartzaileak EB zuzentzen dutenen larruan jartzen dira, Batasunaren barruko dinamikak simulatzeko, Europako Parlamentuaren, Europar Batasuneko Kontseiluaren eta Batzordearen funtzionamendua birsortuz.

Oraingo honetan, EBko Kontseilua eta Europako Parlamentua simulatu dituzte, hainbat batzordetan egindako lanaren bidez. Batzorde horietan gai zehatzak landu dituzte: Industria, Ikerketa eta Energia, Konstituzio Gaiak, Gai Ekonomikoak, Kanpo Arazoak, Genero Berdintasuna eta Ingurumena. Horietan, gaur egungo gai garrantzitsuei buruzko lege-proposamenak garatzeko. eztabaidatu eta akordioak lortu dituzte. Prentsa, itzulpen eta interpretazio talde bat ere osatu da.

Ia 200 pertsona hautatu zituzten unibertsitateko ikasleen artean. Ekitaldiak iraun duen bost egunetan, Europako talde politikoen edo esleitu zaizkien estatu kideen interesak defendatu behar izan dituzte, haien sinesmen pertsonalak gorabehera. Beren proposamenak aurrera eramateko ahal izateko, taldean lan egiteko gaitasunak garatu behar izan dituzte, bai eta komunikatzeko gaitasunak ere, ahoz zein idatziz. Horrez gain, nazioartean garrantzitsuenak diren gai batzuk sakonago ezagutzeko aukera izan dute.

Simulazioaren azken egunean, aurreko egunetan gogor lan egin ondoren, Bilkuran batu ziren proposamenak onartu ala ez erabakitzeko.