Plan hau egiteko, hezkuntza-komunitateko hainbat eragile inplikatzen dituen partaidetza-prozesu bat aukeratu da, hala nola ikasleak, familiak, irakasleak, zuzendaritzako langileak, Berritzeguneak, ikuskaritza, hezkuntza-orientazioa, unibertsitateak eta hirugarren sektoreko erakundeak.
Hainbat estrategia metodologiko erabili dira informazioa biltzeko, hala nola inkestak, jardunaldiak, elkarrizketak eta eztabaida-taldeak. Horri esker, Euskal Eskola Publikoaren etorkizunari buruzko gogoetak partekatu eta ikuspegi komuna adostu ahal izan da.
EDEk proiektu honetan egiten duen lana bat dator Garapen Iraunkorreko laugarren helburuarekin: “Kalitatezko irakaskuntza inklusiboa eta bidezkoa bermatzea eta guztientzako etengabeko ikaskuntzarako aukerak sustatzea”.

