12 Jan, 2022

Argetinako Euskal Etxeetako prestakuntza
Berdintasunerako Eskola bat antolatu dugu, Euskal Etxeen bitartez gizarte bidezkoago bat izatea oztopatzen duten oztopoak kentzeko, haien jardueren kudeaketan eta antolaketan berdintasuna sustatzeko tresnak eskainiz. Gainera, Amerikako herrialdeekin gai honi buruz hainbat topaketa izan ditugu: “Berdintasun-politiken, lidergoaren eta generomainstreamingaren testuingurua eta bilakaera”.

Prestakuntza horren ondorioz, Euskal Etxeek beren erakundeetan “Gizon eta emakumeen berdintasuna barneratzeko ibilbide-orria” diseinatu dute. Ibilbide-orri horrek erakundeko berdintasun arloko arduradunak identifikatzeko beren jardueretan generoaren ikuspegia barneratzeko bidean aurrera egiteko helburuak, ekintzak eta adierazleak ezartzeko konpromisoa jasotzen du.

Bestalde, Euskal Etxeek aurretik abian zituzten “jardunbide egokiak” jasotzen dituen datu-base bat sortu dugu eta, hobetzeko proposamenak identifikatuta, prestakuntza-saioetan partekatu dugu datu-basea.

Prestakuntza horiek mundua moreago ikusten ikasteko beste modu bat ekarri dute, emakumeek bizi dituzten desberdintasunen inguruko kontzientzia hartzeko eta aldaketarako gogoeta egiteko”. Diego (Argentina)