09 Maiatza, 2023

EDE Fundazioak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Plana (2022-2025) prestatzen lagundu dio Euskadiko Prestakuntza Funtsari. Horretarako, 2022an, talde eragile bat sortu zen, eta emakumeen eta gizonen aukera-berdintasunaren printzipioa bermatuko duten mekanismoak ezarri ziren, diskriminaziorik gabeko kudeaketa-sistema bat ezarriz, arau-betekizun berrien esparruan (901/2020 ED eta 902/2020 ED).

Berdintasunerako II. Plan hau egiteko, aurretik azterketa sakon bat egin da, eta berdintasunaren egungo egoeraren diagnostiko batera iritsi da. Horri esker, helburu batzuk planteatu ahal izan dira, berariaz azpimarratuz entitatean berdintasunaren eremuan hobetzeko premiak hauteman diren eremuetan. Diagnostiko horrek berdintasunaren egoerari buruzko datu kuantitatiboak eta kualitatiboak bildu ditu, besteak beste, hautaketan, prestakuntzan, sustapenean, lan-baldintzetan, lanbide-sailkapenean, ordainsarian, kontziliazioan, erantzunkidetasunean, lan-osasunean, zerbitzuetan eta abarretan.

Ondoren, eta ezarritako helburuen arabera, hainbat ekintza ezarri dira sexuaren ziozko edozein bereizkeria saihesteko eta berdintasuna sustatzeko diagnostikoaren eremu guztietan. Halaber, ordainsari-auditoria bat egin da prozesuan, genero-ikuspegitik, eta sexu-jazarpenari eta/edo sexuan oinarritutako jazarpenari erantzuteko protokoloa.