01 Sep, 2021
Online prestakuntza:
Emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko sentsibilizazioa erakundeetan (6 ordu)

EDE Fundazio-tik FIT Learning-ekin eta BARRILERO abokatu-langelarekin batera prestatutako ekimena.
Ikastaroa hauei zuzenduta dago:
- Emakumeen eta gizonen berdintasunean sakondu nahi duen pertsona oro
- Langileak berdintasunean sentzibilizatu nahi dituen erakundeak
Izen ematea (Epea: 2021eko Irailak 30 arte)
Prestakuntza-programaren helburuak:
- Emakumeen eta gizonen berdintasun orokorrean eta berdintasunean oinarritutako erakundeen eta planen esparruan sentsibilizatzea.
- Oinarrizko kontzeptuzko esparruaren berri izatea.
- Emakumeen eta gizonen berdintasun arloan egungo arau-eskakizun nagusiak ezagutzea.
Hauek ditu:
- 3 eta 5 minutu arteko 21 bideoko bilduma.
- Bideoetan garatutako gai bakoitzerako material osagarriak.
- 1 orduko webinarra bideoetan landutako gaiak errepasatzeko.
Ebaluazioa
- Landutako gaien ikasketa ebaluatuko da partaideetan.
Iraupena
- Ikastaroak 2 asteko iraupena du: urriak 4tik 18ra (azken egunean webinarra 15.30-16.30 bitartean)
Prezioa
- Pertsona bakoitzeko ikastaro osoko prezioa: 50€koa izango da ( BEZa kanpo)
- Matrikula formalizatzeko derrigorrezkoa da banku-transferentziak egitea, honako kontu zenbakira: ES65 2095 0551 60 9104008793 (gaian NANa adierazi)
Informazio gehiago
- consultoriagenero@edefundazioa.org
- 944 009 999 (Xurdana Imatz-engatik galdetu)
Gaiak
- Sexua edo generoa?
- Generoaren sozializazioa
- Emakumeen eta gizonen egoerari buruzko hainbat zifra
- Berdintasunaren aldeko borrokaren ibilbidea
- Araudi mailako esparrua: nazioarteko eta Europako ibilbidea
- Estatuko eta autonomiako araudi mailako esparrua
- Emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirako legea (I)
- Emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirako legea (II)
- EAEko emakumeen eta gizonen berdintasunerako legea
- 901/2020 Errege dekretua
- 902/2020 Errege dekretua
- Emakumeen eta gizonen berdintasunerako politikak
- Ekintza positiboa
- Genero-ikuspegia
- Zuzeneko eta zeharkako sexu-arrazoiengatiko bereizketa.
- Berdintasun-planak
- Soldata-arrakala
- Emakumeen ahalduntzea
- Erantzunkidetasunezko adiskidetzea
- Hizkuntzaren erabilera sexista
- Sexismoa irudietan
- Emakumeen kontrako indarkeria
- Sexu jazarpena eta jazarpen sexista