Lanbiderekin eta Bilboko Udalarekin elkarlanean garatu dugun Gaztebarri Programaren hirugarren edizioa da. Proiektu horri ikuspegi integrala ematen diogu, prestakuntza, lan-aktibazioa eta enpresekiko partaidetza elkartzen dituena. Adierazi dugun bezala, helburua gazteen enplegagarritasuna hobetzea eta lan-merkatura igarotzen laguntzea da.
2022/2023 ikasturte honetan, honako prestakuntza hauek daude: Segurtasun Informatikoa eta Full Stack Developer. Bilboko 28 gazte matrikulatu dira, eta ibilbide integrala egiten ari dira. Prestakuntza-edukiak punta-puntakoak dira, merkatuaren premia eta eskaerekin lotuta daude, eta bertan maila teknikoan ikasiko dute: Linux profesionala, Front Web eta Back End Garapena eta Segurtasun Informatikoa. Gainera, parte-hartzaile guztiek, bi ibilbideetan, enplegurako gaitasun pertsonalak landu dituzte, gaitasun horiek hobetzeko, baliabide berriak eskuratzeko eta enplegua bilatzeko lan zorrotzan energia eta gaitasun berrituak lortzeko.
Ibilbideak osatzeko, enpresekiko lankidetza-ekintzak egiten ditugu, parte-hartzaileak laneratzen laguntzeko eta haientzako lan-aukerak sortzeko helburuarekin. Enpresa-sarearekiko aliantzak, tokiko enpresak parte-hartzaileengana hurbiltzea eta haiekin konektatzea dira Gaztebarriren eta EDE Enplegu Inklusiboan garatzen diren enplegu-programen lan-gakoetako batzuk.
