09 Maiatza, 2023

2022ko urrian Zer dago laneko genero-arrakalen atzean? ikastaroa eman zen IVAPentzat (Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea). Ikastaroak 15 orduko iraupena izan zuen, eta Eusko Jaurlaritzako eta haren erakunde autonomoetako langileei zuzenduta egon zen, UPV/EHUko Ekonomia Aplikatuaren Sailarekin lankidetzan.

Ikastaroaren helburuak honako hauek izan dira:

  • Soldata-arrakala murrizteko Administrazioak bultzatutako berdintasun-politikak ezagutzea.
  • Soldata-arrakalaren kontzeptua hobeto ezagutzen laguntzea, kontzeptu horretan eragina duten faktoreak eta horren ondorioak aztertuz.

 

Edukiei dagokienez, ikastaroa bi fasetan banatu da: Genero-arrakalak lan-merkatuan eta Aldaketarako elementuak.

 

  •  Genero-arrakalak lan-merkatuan

o Emakumeentzako lan-merkatua ezaugarritzea.

o Uztartze-arrakalak: zainketen zeregina laneko genero-arrakalaren ekuazioan.

o Kontuan hartzeko beste elementu batzuk: genero-rol eta estereotipoek irautea, bereizketa sektoriala eta okupazionala, segregazio bertikala edo kristalezko sabaiak, enpresa-kultura…

 

  •  Aldaketarako elementuak: soldata-arrakala murrizten laguntzen duten neurriak

o Euskadin soldata-arrakala murrizteko 2030 estrategia: soldata-arrakala murrizteko sentsibilizazioa eta konpromisoa.

o Analisia eta proposamenak:

    • Soldata/orduko desberdintasuna murrizteko neurriak.
    • Lanaldiari dagokionez desberdintasuna murrizteko neurriak.
    • Gizartea hezteko eta sentsibilizatzeko neurriak.
    • Enpresa- eta sindikatu-sentsibilizaziorako neurriak.