05 Jul, 2023

Urte hau Ukrainako gerrak markatu du, eta neurri handiagoan edo txikiagoan eragin dio globo osoari. Egoera larria zenez, Fadurako eta Derioko instalazio itxietan berriro ekin genien jarduerei, Atxurikoa birmoldatu genuen eta zentro berriak irekitzearen aldeko apustua egin genuen, Boluetako zentroa adibidez, gerraren ankerkeriatik ihes egin zuten pertsonei (gehienak emakumeak eta adingabeak) aterpea, janaria, segurtasuna eta arreta emateko.

Jakin gabe, aldi baterako irekiera eta taldeen muntaketa horiek harrera-programa egonkorrak izatera igaro ziren, eta Fundazioaren beraren begirada eta gure barne-antolaketa aldatu zituzten.

Suspertu SLren barne-aldaketako prozesu betean, gizarte-ostatuak gainerakoetatik bereiztearen aldeko apustua egin genuen, gure egituran berezko entitate bat emanez. Gure helburua oraindik ere, gurekin lan egiten genuen pertsonak gizarteratzea bada ere, errealitate jakin batekin eta sentsibilitate gehigarri baten beharrean zetozen pertsonak artatzeko espazio berezi batean egin dugu lan.

 

Horregatik, EDE Suspergintzarekin, zeinak esku hartzeko erreferentzia gisa programa horiek gidatzen dituen, gaur egun ezartzen ari den erakundeko bizitoki sozialak eredu bat sortu genuen.