18 Jul, 2023
2022. eta 2023. urte osoan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako Departamentuko Indarkeria Matxistaren Biktima diren Emakumeei Laguntzeko eta Gizarteratzeko Zerbitzuak abian jarri duen prestakuntza-plan espezializatu batean parte hartzen ari gara, Gizarte Zerbitzuei eta Gizarte Politikari buruzko Dokumentazio Zentroaren laguntzarekin.
Planaren helburua da oinarrizko prestakuntza komuna ematea bigarren mailako arretako sareko profesional guztiei, esku-hartze ereduaren aldaketan aurrera egiteko eta ezagutza eta oinarrizko gaitasun komunak ziurtatzeko.
Ikastaro bakoitzak 16 eskola-orduko iraupena du, eta lau orduko lau saiotan antolatzen da, hil bakoitzeko 4 ostiraletan. Gutxienez 16 ikastaro egitea aurreikusi da 2022 eta 2023 urteetan, eta, beraz, 480 profesional inguruk hartuko dute parte plan horretan.
EDE Fundazioa arduratzen da gizarte-bazterkeriaren eta indarkeria matxistaren esparruko esku-hartzea kokatu nahi duen bigarren saioaz, haren lege-, arau-, plangintza- eta ebaluazio-esparruari dagokionez. Besteak beste, honako alderdi hauek berrikusiko ditugu: arreta-eredua; aurretiko, egungo eta etorkizuneko testuinguru soziala; edo zerbitzuen eta prestazio ekonomikoen katalogoa, bai eta baliabide bakoitzean eskaintzen diren prestazio teknikoak ere.