Gure taldeko eta banakako etxebizitzak, testuinguru komunitarioan integratuak, bazterkeria- eta kalteberatasun-egoeran dauden pertsonei bizitegi-zerbitzu bat eskaintzea dute helburu, intentsitate txikiko edo ertaineko laguntzak dituena, gizarteratzera bideratua, eta, hala badagokio, bizimodu ahalik eta normalizatuenak eskuratzera bideratua.
Etxebizitza-programa horien helburua da zailtasun edo gabezia psikosozialak eta babes soziofamiliar nahikoak edo egokiak dituzten pertsonei bizitoki-zerbitzu bat eskaintzea, gizarteratzera bideratutako laguntzekin eta, hala badagokio, bizimodu normalizatuak pixkanaka eskuratzeko aukerarekin.
2025ean, zerbitzua zabaldu genuen, 8 etxebizitza gehiagorekin, eredu aitzindari bat lortzeko aukera emanez, zehazki, Gipuzkoako Foru Aldundiaren “Habitat-Oinarrian”; pertsona bakarreko etxebizitzetan bizi diren pertsonei laguntzen diegu, gure aldetik laguntza-intentsitate txikiarekin eta haiekiko exijentzia-intentsitate txikiarekin.
Gizarteratzeko laguntzak dituzten etxebizitzetako jarduerak
2025ean, Gipuzkoan gizarteratzeko laguntzak dituzten etxebizitzen erabiltzaileekin batera hainbat jarduera egin dugu. Hona hemen horietako batzuk:
Abenduko etxebizitzen irteera Donostira, gabonetan.
Gabonak ez ditugunez denok ospatzen, baina herri eta hiriak bereziki apaindu eta argiztatuta egoten direnez, urte amaiera ospatzeko elkartu ginen. Urte amaiera eta urte berri baten hasiera guztiok bizitzen dugu bai ala bai, eta gure kasuan, elkartzeko interes gehiago sortzen du aitzakia honek. Elkarrekin zerbait hartu, eta hirian zehar paseo bat ematera joan ginen, bakoitzari gehien interesatzen zitzaion zonaldetara gerturatuz.
Miramarren egin zen EAPNko jardunaldiko partaidetza.
EAPN-k antolatzen dituen taldeko jardunaldi bat baino gehiagotan partaide izan gara, eta honetan ere ez gara atzean geratu; Gizarte zerbitzuei buruzko balorazio-prozesuaren barne, Donostian topaketa hau antolatu zuten, eta etxebizitzetako hainbat pertsona, bai bizikide eta baita profesionalak ere, bertan egon ginen.
Bi bizikideren agurra.
Ibilbide luze bat gurekin egin duten bi pertsona urte honetan gure etxebizitzetatik joan dira, eta honek elkartutako agur bat nahi izan du talde guztiaren aldetik. Plazer eta opari bat izan da zuek ezagutzeko aukera!!!
Etxebizitzen arteko kafea.
Antolaketa handirik gabe, eta naturaltasun handienarekin, maiz elkartzen gara denbora hori partekatu nahi dugunok.
Zarautzen geratu ginen ekainean.
Udari ongi etorria emateko.
Etxebizitzen arteko lehen frontenis txapelketa.
2025eko ostiraletan, Azkoitian, kutsu desberdina hartu dute… bizikide eta profesionalen artean partekatutako zaletasun eta interesekin aukerak bilatuz.
Xoxoteko igoera.
Naturaz eta mendiz inguratuta bizitzeko zortea dugu Azkoitian. Xoxote gainean airea arnastea beti da ideia ona indarrak berreskuratzeko.
