27 Mar, 2025
Martxoaren 26an, asteazkena, Aholkularitza Arloko gure taldeak EAEko Gizarteratzeko Mahaien arteko Lehen Topaketa antolatu eta dinamizatu zuen, EHUko Bizkaia Aretoan. Topaketa honetan Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailarekin batera antolatu izan da, Gizarteratzeko Zuzendaritzaren bitartez, eta 120 pertsonak baino gehiagok hartu dute parte.
Topaketa honetan, Ekonomia, Lan eta Enplegu Saileko sailburua den Mikel Torres, sailburuordea den Alfonso Gurpegui eta Inklusio Zuzendaria den Sara Buesaz gain, 120 pertsona inguru bildu ziren EAE mailan funtzionamenduan dauden hamabost Gizarteratzeko Sistemen arteko Koordinaziorako Tokiko Mahai desberdinetatik: Donostia, Gasteiz, Bilbo, Amurrio, Irun, Santurtzi, Portugalete, Eibar, Zumarraga…
Bertan, Inklusio Zuzendaritzak Mahaiekiko izango duen Estrategia, helburu nagusiak eta hauen papera aurkeztu ziren, Ibilbide Mixtoen ekimenean arreta berezia ezarriz.
Azkenik, teknikarien partaidetza sustatzeko pentsatuta zegoen eta EDEko dinamizatzaileek (Rocio Salazar, Alex Carrascosa, Ignacio Sanz, María Lopez, LuisMari Ormaetxea eta Eduardo Escobés) gidatu zuten Worldcafe izeneko talde-dinamikarekin itxi zen jardunaldia.
2020an hasi zen esperientzia, eta, ordutik, EDEk darama mahai guztien idazkaritza teknikoa eta bera arduratu da lehenengo bi urtetako esperientziatik abiatuta laneko metodologia garatzeaz, eremu horiek benetan ekimena garatzen ari diren udalerrietako gizarteratzearen arloko sistema eta erakunde nagusien arteko topaketarako (ber)aitortzarako eta koordinaziorako eremuak izan daitezen.