28 Jun, 2022

consultoria_mesas_coordinacion_inclusion
Gizarteratzeko Sistemen arteko Koordinaziorako Tokiko Mahaiak” Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Saileko Enplegu eta Gizarteratze Zuzendaritzak sustatzen ditu, eta gizarteratzeari lotuta dauden sistema eta erakunde nagusien tokiko ordezkarien (auzo eta udalerrietakoak) arteko topaketa eta (ber)aitortzarako guneak dira. Gainera, eragileen arteko loturak, erlazio-sareak eta gurutzaketak ahalbidetzen dituzten koordinaziorako formulak ezartzen dituen tresna da, tokiko erabiltzaileei emandako arreta optimizatzeko eta gizarteratzeko eta/edo enpleguan sartzeko aukerak areagotzeko.

Hasieran, Gizarteratzeko Sistemen arteko Koordinaziorako Tokiko Mahaiak Gizarteratzeko IV. Euskal Planaren (2017-2021) diagnostikoari erantzuteko tresna gisa sortu zen, eta Plan horren arabera gizarte-bazterkeriak askotariko arrazoiak ditu hainbat arlotako desabantaila modura ―hezkuntza, etxebizitza, osasuna, enplegua, eskubide politikoak, pertsonen arteko harremanak, diru-sarrerak…―. Egun, Gizarteratzeko V. Euskal Planaren zirriborroetan sartuta dagoen estrategetako bat da.

 

Mahaietan, praktikan, gizarte-babeserako sistemak eta Administrazio Publikoko ordezkariak elkartzen dira: Enplegua (Lanbide- Euskal Enplegu Zerbitzua eta garapen ekonomikorako tokiko agentziak), Gizarte Zerbitzuak, Hezkuntza (Lanbide Heziketako Zentroak eta HHEak), Osasuna (Lehen Arreta eta Buruko Osasuna) eta Etxebizitza (Open Gelak- hiriak berroneratzeko eremuetan dauden hurbileko bulegoak- eta etxebizitzaren sozietate publikoak (udalekoak)). Azkenik, gizarteratzearen arloan esku hartzean gehien jarduten duten Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeak ere sartu dira.

 

Oraingoz, 15 mahai daude martxan: Otxarkoaga (Bilbo), Durango, Portugalete, Leioa, Santurtzi, Muskiz eta San Frantzisko-Bilboko Alde Zaharra eta Zabala (Bilbo), Bizkaian; Eibar, Lasarte-Oria, Pasaia, Irun eta Donostia Gipuzkoan; eta Amurrio, Gasteiz eta Oion Araban.

 

2020an hasi zen esperientzia, eta, ordutik, EDE Fundazioak darama mahai guztien idazkaritza teknikoa eta bera arduratu da lehenengo bi urtetako esperientziatik abiatuta laneko metodologia garatzeaz, eremu horiek benetan ekimena garatzen ari diren udalerrietako gizarteratzearen arloko sistema eta erakunde nagusien arteko topaketarako (ber)aitortzarako eta koordinaziorako eremuak izan daitezen.