10 Dec, 2021

IMG-20211117-WA0006

Urola Kostako eskualdean taldeko 4 etxebizitza jarri ditugu martxan, testuinguru komunitarioan integratuta. Horren helburua da Lurralde Historikoan baztertuta eta egoera ahulean dauden pertsonei bizitoki-zerbitzua eskaintzea, intentsitate ertaineko laguntzekin, gizarte inklusiora bideratuak, eta, hala badagokio, bizimodu ahalik eta normalizatuenak izateko aukera.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren programa horretan, EDE Suspergintzak, beste erakunde batzuekin batera, bazterkeria-egoeran dauden pertsonentzako egoitza-zentroen sarea hedatzen laguntzen du.

Komunitate-testuinguruan sartutako taldeko etxebizitzak dira eta haien helburua da izaera psikosozialeko zailtasunak edo gabeziak, eta behar adinakoak edo egokiak diren laguntza soziofamiliarrik ez duten pertsonei gizarteratzera bideratutako intentsitate ertaineko laguntzak ematen dituzten ostatu-zerbitzua eskaintzea eta, dagokionean, bizimodu normalizatuetarako pixkanakako sarbidea.

Lehen lau lagunak hasi dira laguntza jasotzen eta, abenduan zehar, udalerri ugaritan beste hiru etxebizitza aktibatzea aurrez ikusi dugu. Guztira, beraz, 13 plaza izango lirateke. Horrez gain, oinarrizko beharrak estaltzeaz, gizarte-beharren asebetetze maila hobetzeaz eta arreta jasotako pertsonen komunitate-ingurunean partaidetza aktiboa lortzeko beharrezko gaitasunak mantentzeaz eta garatzeaz arduratuko diren sei profesionaleko diziplina anitzeko taldea osatuko dugu.