06 Feb, 2023

Abenduaren 13an GJH belaundaldiarteko Jardunaldia,  GJHak eta 2030 Agenda lantzen: Entzuteko, hitz egiteko eta parte hartzeko gunea adin eta ikuspuntu desberdinetako pertsonen artean, izan zen Arrupe Etxeko areto nagusian, Bilbon.

Jardunaldiak belaunaldiartekoa zenez, dibertsitatearen aitorpena eta perspektiben integrazioa bultzatu zituen. Horrela, kooperazioa eta adin ezberdinetako taldeen arteko dialogoa sustatu zen.

18 mutilek eta 22 neskak hartu zuten parte GJH belaundaldiarteko Jardunaldian. Maristak eta Begoñazpi ikastolako lehen hezkuntzako 6. mailako ikasleak ziren. Beste aldetik, 9 adineko etorri ziren, 4 gizon eta 5 emakume.

Jardunaldiaren hasieran ongi etorria egin zen eta gaia azaldu zen galdera hauei erantzunez:

  • Zer da Agenda 2030?
  • Zertarako erabiltzen da?
  • Nortzuk hartzen dute parte?
  • Zergatik da ezinbestekoa haurren eta adinekoen parte hartzea?

Gero, talde tixikietan lan bat egin behar izan zuten, galdera zehatzak GJH bati buruz erantzuteko. Bizitza-esperientza propioekin lotu egin behar zen. Beraz, ezagutza transmititzeko espazio bat sortu zen, belaunaldiarteko harremanak sustatuz. Amaitzeko, kartulina batean GJH bakoitzeko idea bat jarri zen.

GJH belaundaldiarteko Jardunaldiak amaitu eta gero, pertsonen %90ek gaiari buruzko ezagutza handiagoa zutela adierazi zuten.