12 Sep, 2019

EDE – Suspergintza Fundazioak eta Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaok sustatutako Kultura digital eta teknologiako laborategi berriak 2019ko irailaren 16tik abenduaren 14ra arte zabalduko ditu ateak, Azkuna Zentroko Lantegian.
Herritarrek zabalik izango dituzte espazio honetako ateak; edozeinek izango du aukera hurbiltzeko eta teknologiak probatzeko, esaterako, fabrikazio digitala, programazioa edo elektronika. Parte hartzeko ez da beharrezkoa aurrez ezer jakitea; aski da ikasteko eta probatzeko gogoak izatea.
Laborategiko programazioak atal hauek ditu, besteak beste: teknologia espezifikoko tailerrak, prestakuntzako zikloak teknologia-arloko arrakalak eta joerak leuntzeko, hitzaldiak eta aurkezpenak.
Interesatzen zaizu? Tailer bakoitzaren informazio gehiago izan nahi duzu?:
- Iniciación a la tecnología y la fabricación digital En curso. Cerradas plazas
- Introducción al sonido electrónico y el pensamiento computacional Abiertas las plazas
- Iniciación a la tecnología del laboratorio En curso y con plazas.
- Infrasonoras Inscripciones abiertas
- Teknologia eta fabrikazio digitalaren hastapenak
- Soinu elektronikorako eta pentsamendu konputazionalerako sarrera
- Laborategiko teknologiaren hastapenak
- Infrasonoras
Informazio gehiago: Diana Franco dfranco@suspergintza.net
Sustatzaileak: EDE – Suspergintza Fundazioa eta Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbao
Lankideak: Fundación Mutua Madrileña, Bizkaiko Foru Aldundia