17 Mar, 2022

3seuskadi_logo
Hasiera-hasieratik, Behatokiak sektorea sustatzeko tresna izan nahi du erakundeak konektatuz, gogoeta sortuz eta taldean ezagutza sortuz. 2020an Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokia jarri zen martxan, Bizkaiko Hirugarren Sektoreko Behatokiak egindako lanari jarraipena emanez.

Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokia EAEko Administrazio orokorreko tresna teknikoa da, eta Eusko Jaurlaritzaren Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiken sailaren mende dago. Informazioa eta ezagutza biltzeaz, sistematizatzeaz, eguneratzeaz eta sortzeaz arduratzen da, baita zabaltzeaz ere, Hirugarren Sektore Sozialarekin eta bertan txertatutako erakunde eta sareekin zerikusia duten eremuetan. Ekarpenen garapenean, Behatokia erakundeekin eta Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko sareekin zuzenean ari da lanean.

Lan nagusietako batzuk:

  1. Barometroa 2019: Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeen datu nagusiak
  2. Covid-19aren eragina Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeetan
  3. Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialak aldaketa soziokulturaleko prozesuetan egiten duen ekarpenari buruzko azterlana
  4. Azterlanak, jardunaldiak, topaketak: Eraldaketa digitala eta Hirugarren Sektore Soziala: aukerak, onurak, zailtasunak eta arriskuak. Garapen Jasangarrirako Helburuak, hirugarren sektoreko erakundeen ikuspegitik. Elkarri babesa ematea eta elkarrekikotasuna, esku-hartze sozialaren oinarria eta helmuga. Bizitza gure erakundeen erdigunean…

HSSEB WEBGUNEA