13 Jun, 2023
Pertsona horiei laguntzeko, era askotako babes eta laguntza mekanismoak antolatu ziren, bai EBn, bai estatu kideetan. Gure kasuan, egun gutxi barru, Eusko Jaurlaritzak Euskadiko I. Kontingentzia Plana aurkeztu zuen, Ukrainaren inbasioaren ondorioz lekualdatutako pertsonei harrera egiteko.
Biltzeni dagokionez, plan horrek zituen lan-ildoak eta horien eguneratzeak honako hauek izan ziren:
- Martxotik ekainera bitartean, EAEko hiru hiriburuetako komisarietan 3.000 pertsonari baino gehiagori ukraineraz eta errusieraz hizkuntza-laguntza eman zieten hiru pertsona sartu dira lantaldean, aldi baterako babes-egoera egiaztatzen duten agirien izapidetzea errazteko. Hori guztia Biltzenen talde juridikoarekin eta komisariekin koordinatuta, balizko kontsultak eta gorabeherak konpontzeko.
Era berean, ukrainar hiztunak diren 38 boluntariok osatutako sare bat sortu zen, zerbitzu publikoekin, gizarte-erakundeekin eta tokiko laguntza-taldeekin lankidetzan aritzeko, harrera-prozesuetan komunikazioa erraztuz.
- Migrazio eta Asilo Zuzendaritzarekin lankidetzan Ukrainaren inbasioaren ondorioz lekualdatutako pertsonei harrera egiteko gida bat egin zen. Gida horrek hainbat eguneratze, formatu eta bertsio izan zituen euskaraz, gaztelaniaz, ukraineraz eta errusieraz, babes-prozedurei eta harrera-baliabideei buruz eskuragarri dagoen informazio guztia eskuragarri jartzeko.
