25 Jan, 2023

Convenio Ilunion EDE Empleo
EDE Fundazioak eta Ilunion Hotelesek bat egin dute helburu berarekin: pertsonen enplegagarritasuna hobetzearen alde lan egitea. Premisa bateratu hori oinarri hartuta sinatu dugu lankidetza-hitzarmena. Bere xedea da alianza bat sortzea, gizarte-desabantailan dauden pertsonen enplegagarritasuna hobetzeko, betiere, gizarte bidezkoagoa, solidarioagoa eta berdintasunezkoagoa garatzen laguntzeko asmoz.

Konpromiso eta ekarpen horrek bereziki motibatzen eta pozten gaitu, aspalditik egiten ari garen bide baten emaitza baita. Elkarlan hori, gainera, sendotu egin da hitzarmena sinatzean. 2018an izan genituen hasierako harremanak, eta 2021ean, lankidetza-harremana abiatu zen, zeina honetan gauzatu den: enplegu-eskaintzak kudeatzea, Ilunionek kontratazioak egitea, lankidetza estua eta arina, begirada bateratua.

Orainari erreparatuta, baina baita iraganeko esperientzia eta etorkizuna aintzat hartuta, ziur gaude harreman horrek orain pentsa dezakeguna baino aukera gehiago sortuko dituela, bi erakundeen arteko lotura-puntuak askotarikoak baitira. Enplegua, aniztasuna eta berdintasuna, besteak beste, gure lanaren eta jardunaren motorrak dira.

Hona hemen elkarlanean jorratzen ari garen ekintzetako batzuk:

  • Gizarte-kalteberatasuneko egoeran dauden pertsonak kontratatzeko ekintzak elkarrekin sustatzea.
  • EDE Fundazioak kudeatzen dituen Enplegu Programetan parte hartzen duten pertsonei lanekoak ez diren praktikak egiten laguntzea.
  • Laneratu ondorengo jarraipena eta laguntza enpresa kontratatzailearentzat eta kontratatutako pertsonarentzat.
  • Enplegu inklusiboaren inguruan, ezagutza eta egiten jakitea partekatzea.

Laster, Ilunionekin batera istorio berriak sortzen jarraitzea espero dugu, jarraipena eman diogun bide honetan.