Bilboko Udaleko Berdintasun Arloak sustatutako programa da, eta EDE Fundazioko Suspergintzako arloak kudeatu eta dinamizatzen du. Programa honen helburuak honako hauek dira:
• Bikotekidearen edo bikotekide ohiaren tratu txarren biktima diren adineko emakumeen zaurgarritasun- eta ikusezintasun-maila handia murriztea.
• Ahalduntze indibiduala eta kolektiboa lortzea.
Programa Bilboko 60 urtetik gorako emakumeei zuzendutako tailerren bidez egiten da, bikotekidearengandik edo bikotekide ohiarengandik indarkeria jasan duten ala ez. Halaber, sentsibilizazio eta prestakuntza-ekintzak egiten dira, adineko emakumeekin lan egiten duten profesionalei eta boluntarioei zuzenduta.

Emakumeentzako tailerren ezaugarri nagusia da bizitza-kontakizunean eta entzute aktiboan oinarritutako metodologia aktiboa eta bizipenezkoa. Genero-ikuspegiarekin eta ikuspegi feministarekin, kontzientzia eta erabakiak hartuz, jabekuntza bilatzen du. Gainera, komunikaziorako, konfiantzarako, errespeturako, aintzatespenerako eta gozamenerako espazio bat sortu nahi da parte-hartzaileen artean.
2022an, 8 tailer ezarri ditugu Bilboko emakume-elkarteetan, eta 4 tailer Bilboko bi osasun-zentrotan, Bilbo-Basurtu ESIren laguntzarekin. 80 adineko emakume baino gehiagorengana iritsi da eta gogobetetasun handiz baloratu dute.
9 prestakuntza-saio egin ditugu adineko emakumeekin esku hartzen duten boluntarioentzat eta profesionalentzat. Nagusilaneko boluntarioak, Osakidetzako osasun-langileak eta Zientzia Medikoen Akademia nabarmentzen ditugu, besteak beste.
