Indarkeria matxistaren biktima izan diren emakume nerabeei (13-17) arreta ematea da proiektu honen helburua, egungo bikotekidearen aldetik, bikotekide ohien aldetik edo nolabaiteko lotura afektibo eta/edo sexuala duten harremanetan jasandako abusuzko harremanetan zentratuta.
Halaber, orientazio- eta aholkularitza-zerbitzua eskainiko zaie zailtasunak dituzten familiei. Hala, indarkeria-harremanaren inguruan nerabe gazteari erabakiak hartzen laguntzeko jarraibideak emango zaizkie.
Proiektu hau esperientzia pilotua da, eta emakume nerabeei zuzendutako arreta espezifikoaren funtzionamendua probatzea du xede. Lurralde Historiko osoan eskainiko da, eta Donostian, Arrasaten eta Azpeitian arretarako kokapen fisiko bat egongo da (beste bi udalerri falta dira osatzeko). Horietan, aurrez aurreko arreta eskainiko da eta udalerri horietako emakumeez gain, beste udalerrietakoak ere joan ahal izango dira.
