24 Feb, 2022

Tailerra3moduloak
Ingurune digitala jokoaren arauak aldatzen ari da, baina, arauak birformulatu daitezke, eta jokoak eta taulak birpentsa daitezke. Horretarako, garrantzitsua da ingurune digitalean zer egin dezakegun ulertzea, ezagutzea eta jakitea, ahalmen gehiago izateko, autonomia gehiago garatzeko, agian esparru horretan lanerantz orientatuz, edo gaitasun digital jakin batzuk garatuz.

2021ean Inklusio digitala proiektuan izandako esperientziaren ondoren egindako azterketatik abiatuta, aurten, autonomia, barneratze eta lanerako bidean eremu digitala hobeto ulertu, ezagutu eta eragin nahi duten emakumeentzat programa bat landu dugu.

Programa zuzenean emakumeekin esku hartzen duten eragileekin garatu nahi dugu. Eragile hauek inork baino hobeto ezagutzen badituzte euren komunitateak eta inork baino hobeto lagunduko digute programa eurentzat egokitzen.

Ulertzea da guretzat hobeto entenditzea zer den eraldaketa digitalaren kontu hori, nola eragiten duen eta eragingo digun gure bizitzetan, arlo pertsonalean eta lan-arloan.
Ezagutzea da ingurune digitalean gure autonomia zehazten duten tresna eta kudeaketa digitalak ezagutzea eta horien inguruan ikastea.
Egitea da prestakuntza- edo lan-ibilbideak diseinatzeko lehen urratsak ematea, banakako elkarrizketetatik abiatuta.

Eragilea bazara eta interesa baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan, ez dago inolako konpromisorik.

Programa Iberdrola Fundazioak laguntzen du, beraz doakoa da (agenda bete arte).

Programaren aurkezpen PDF deskargatu.