16 Apr, 2021

Suspertuk, EDE Fundazioaren gizarteratze eta lan-munduratze enpresak, Enplegu inklusiboaren arloan integratuta, atera berri du instalazioak mantentzeko, artatzeko eta garbitzeko zerbitzu-eskaintza berria.
-
Honako hauek dira zerbitzu horien hartzaileak:
– Udalak, larrialdiko harrera-etxebizitzak, egoitzak, etxebizitza babestuak eta antzekoak zuzenean kudeatzen badituzte.
– Hirugarren Sektoreko erakundeak, ostatu sozialak, ekipamenduak, bulegoak, egoitzak eta abar badituzte edo kudeatzen badituzte.
-
Honako jarduera hauek egiten ditugu:
– Mantentze-lanak eta konponketa elektrikoak; iturgintza; garbiketa; igeltsaritza…
– Lan txikiak diseinatzen, koordinatzen eta kudeatzen ditugu…
– Zaharberritzeetan altzariak erosi eta jartzen ditugu.
-
Proposamen honen balioak oinarri hauek ditu:
– Mantentze-lanetako gure taldearen esperientzia eta kaudimena, duela 20 urte baino gehiagotik Ateri sarea osatzen duten instalazio guztiak zaintzeaz eta artatzeaz arduratzen baita. Bakarka edo beste erakunde batzuen eskutik kudeatzen ditugu: Bilboko Udala, BBK, Eusko Jaurlaritza… Ikasle-egoitzak, kirolarien egoitzak eta egoitza sozialak; hostel eta gazte-aterpetxeak; ostalaritza-saltokiak eta zerbitzu turistikoak.
– Izaera soziala, gizarteratze eta lan-munduratze gisa dugun izaeraren ondorioz, enpleguarekiko konpromisoari eta lan-merkatu normalizatura sartzeko zailtasunak dituzten pertsonei laguntzeko dugun konpromisoari esker.
