10 Jun, 2025

Jornadas AIPAZ
AIPAZ Bakearen Aldeko Ikerketarako Espainiako Elkartea da, 1997an sortua, eta Espainiako Estatu osoko GKEak, zentroak, fundazioak, katedrak, institutuak eta bakerako ikerketarekin eta hezkuntzarekin zerikusia duten pertsonak biltzen ditu. Horien guztien artean daude EDE eta Eskubidez, Giza Eskubideen eta Bakearen aldeko Euskadiko Hezkuntzako Erakundeen Foroa (Foro horretako kide ere bagara). Ekainaren 5ean eta 6an, EDEk AIPAZek Zaragozan egindako topaketan parte hartu du, “Bakearen eta Giza Eskubideen aldeko erronkak maila lokalean eta globalean egungo testuinguruan” izenburupean.

Izenburu honen azpian, zurekin partekatu nahi ditugun gogoeta interesgarriak entzun ziren. Ziurgabetasunez beteriko egungo errealitatean, galdera bat egiten diogu geure buruari: norantz goaz? Zer preziotan?… Galde diezaiogun geure buruari.

Bazenekien…?
  • Gaur egun, EBko aurrekontua Errusiakoa baino hiru aldiz handiagoa da? Beraz, gastua handia da; baina arazoa da ez dagoela plan global bat Europa mailan, eta horren ondorioz, herrialde bakoitzak gastatuko du egoki iruditzen zaiona. Gastatzen dena, gutxienez, egin modu koordinatuan.
  • Europako zenbait herrialdek nahitaezko soldadutza ezarri nahi dute, edo horretan pentsatzen ari dira… zerbitzu hori, azkenean 2001ean indargabetu ahal izan zen, intsumisiotik borroka luzea egin ondoren. Hori bai, orain emakumeok ere gure bizitzako urte bat emango dugu gure eguneroko bizitzan hain beharrezkoa den armen erabilera ikasteko, (berdintasuna bermatzeko izango ote da?)
  • Azkenaldian, Covid gaixotasunak, itzalaldiak edo DANAk ziurgabetasun eta urduritasun handia eragin dute. Giza defentsa bermatzen duen horretan inbertitzea beharrezkoa da. Egoera horietan, armek zerbaitetarako balio al dute?…

Laburbilduz… zure etxean 1936ko gerraz hitz egin dizute? Ba al da interesgarria iruditzen zaizun berririk? Gustatuko al zitzaizun istorio horietako protagonista izatea?…

Azken urte hauetan, EDE Bakeolatik ekintzak bultzatzen eta ahotsa altxatzen ari gara astakeria askoren aurrean, batzuetan erakunde gisa eta beste batzuetan Eskubidez-etik.