24 Sep, 2025
.
.
Erakunde-eraldaketa sakonak antolaketa-logika ugari aztertzea eta berregituratzea eskatzen du, eta, batez ere, erakundea ezaugarritzen eta gidatzen duten balioak, sinesmenak, arauak, jarrerak, portaerak eta praktikak aldatzea.
Ikuspegi feministatik, historikoki genero-desberdintasuna eta beste diskriminazio-mota batzuk iraunarazi dituzten egiturak, praktikak eta balioak eraldatzea adierazten du. Kontua da kultura inklusiboagoa, bidezkoagoa eta errespetuzkoagoa eraikitzea, ez bakarrik emakumeentzat, baita pertsona guztientzat ere, genero-justiziako ikuspegi batekin.
Aldaketak faktoreen dimentsio-aniztasun konplexu eta elkarri lotuari erantzutea dakar. Hala ere, esperientzia jakin batzuek aldaketaren alde egin dezakete, baina ez dira eraldaketaren muina, baina bai horretan laguntzen duten osagaiak.