01 Dec, 2025
2025ean, bultzada handia eman zitzaien mantentze-zerbitzuari eta erreformei; izan ere, hasieran barne-zerbitzu bat zen, eta gero, bere jardueraren zati handi bat kanpoko erakundeentzat bideratu zen.
Batez ere hirugarren sektoreko erakundeetako instalazioak mantentzen eta hobetzen lagunduko dien zerbitzu bat behar duten horientzat. Aurten lehentasuna Manuel Allende eraikinera itzultzeko laguntza teknikoa izan bada ere, mantentze-zerbitzuak fakturatutako orduen % 35 (4556 ordu) kanpoko erakundeentzat egindako lanetan eman da.
Gure zerbitzuan 18 bezerok jarri dute konfiantza, besteak beste, Bizitegi eta Lamia Hostel berria, Lantegi Batuak, Agifes, Sortarazi, Hurkoa, Zallako Udala, Gizarte Segurantzako Sustapena eta Parke Teknologikoak.



