17 Mar, 2022
Proiektu honek pertsonen arteko hurbilketa eta elkarrizketa errazten ditu, aurreiritziak ezabatzen ditu, ezagutzak ematen ditu, iruditeriak eraldatzen ditu eta, ondorioz, kohesio soziala sustatzen du. Giza Liburutegia da, pertsonak (kasu honetan, memoria eraikitzen duten emakumeak) bere esperientzia kontatzen dielako irakurri/entzun nahi dutenei.
12 liburu ezberdin entzuteko aukera izan ditugu. Guztiek indarkeriaren ondorioekin lotura dute: zuzeneko 4 biktima, 2 ikerlari, kultur ikuspegitik 2 bake ekintzaile, eta herritar foro nahiz erakunde publikoekin lanean dauden beste 4 eragile. Gainera protagonistek herrialde ezberdinetako errealitatea gerturatu digute.
