Lanberri bat, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Sailak finantzatua eta laneratzeko zailtasun bereziak dituzten 45 urtetik gorakoei eta gizarte-laguntzak jasotzen dituzten pertsonei zuzendua. Gainera, taldearen zati handi bat emakumeak izan zitezen arreta berezia jarri genuen, informatikarena sektore maskulinizatua dela ulertuta, eta aukerak eskaintzeko prest.
Proposamen horretan 12 pertsonek parte hartu zuten eta parte-hartzaileen % 50 emakumeak izan ziren. Sei hilabetez prestatu ziren eta Mikroinformatika Sistemen Profesionaltasun Ziurtagiria lortu zuten. Ezagutza teknikoez gain, gizonentzako eta emakumeentzako enplegagarritasuna eta aukera-berdintasuna hobetzearekin lotutako gaitasunak eskuratu dituzte. Prozesu arrakastatsua izan zela esan dezakegu, azken helburua pertsona horiek aktibatzea eta bakoitzak bere ibilbidearekin jarraitzea baitzen. Izan ere, prestakuntza amaitu ondoren, % 25ek helburu profesionalekin lotutako enplegua lortu zuen, % 15ek prestakuntza kateatuarekin jarraitu zuen eta gainerakoek orientazio-zerbitzuetan jarraitu zuten aukera berrien bila.
Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Sailak finantzatzen du

