25 Apr, 2024

Mugakideak
2023ko azarotik 2024ko maiatza bitartean, Mugakideak “Enplegurako zubiak” programa gauzatu da. Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatutako proiektua da, enplegagarritasuna hobetzeko eta sektore profesional maskulinizatuetara hurbiltzeko, begirada kulturarteko eta intersekzional batetik. Enplegurako egoera erregularizatua duten eta ez duten emakume migratuei zuzenduta, banakako eta taldeko laguntza planteatu da, eta honako hauetan lan egin dugu:

Lan-aktibazioa, egungo lan-merkatua eta lan-kultura ezagut ditzaten eta beren helburu profesionalak zehaztu eta enplegurako tresna propioak landu ditzaten. Autoezagutza eta norberaren trebetasunak identifikatzea, bere indarguneei eta gaitasunei balioa emanez, profesional gisa dituzten irudia eta autokonfiantza eta segurtasuna indartuz.

Gainera, kasu honetan, eta emakume migratuen harrera-premiak kontuan hartuta (kasu batzuetan hiru hilabete baino gutxiagoko egonaldia Bizkaian), gizarte-baliabide erabilgarriei eta irisgarriei buruzko informazioa eman da, beren ingurune hurbilena hobeto ezagutu eta koka daitezen. Jakin dute zein eskubide dituzten herritar gisa, eta nola har dezakete parte gizarte-bizitzan eta herritartasun aktiboa izaten, haien autonomia sustatuz.

Metalgintzako enpresen Bizkaiko Federakuntzaren lankidetzari esker – Coopenor enpresaren kontaktua eta bisita erraztu zituen –, eta, bestalde, informazio-jardunaldi batean taldea hartu zuen Eraikuntzako Lan Fundazioari esker, parte-hartzaileek sektore maskulinizatu horiek ezagutzeko aukera izan dute, eta, horrela, etorkizunerako enplegagarritasun-aukerak zabaldu dira. Sistema informatikoen programazioari buruzko ikastaroko gure ikasle baten laguntza ahaztu gabe; Eskerrik asko Sofia Perez zure esperientzia partekatzeagatik eta sektore teknologikoaren aukerak hurbiltzeagatik.

Denbora, esperientziak, emozioak, sentimenduak, gastronomia, kafe asko partekatu ditugu,… bai eta Bilbon free tour bat ere!