26 Jan, 2021

suspergintza_nontzeberri
Nontzeberrik duen lan lerro estrategiko garrantzitsuenetako bat euskararen sustapena da, herrialde euskaldunago, aurreratuago, eta kohesionatuago bat erdiesteko xedearekin. Lan egiteko esparru zuzenak eta argiak, euskara eta kultura izan dira beti.

Urte hauetan guztietan Nontzeberrik hainbat aldaketa jasan ditu, eta bere bidea egokitu behar izan du gizarte, kultura eta euskararen munduan agertu eta sortu diren beharrizanei egokitzeko.

EDE Suspergintzak dituen lan-esparruak gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari dira maila sozialean. Nontzeberrik adi egon behar du horrekiko, eta ez entzungor egin, euskal gizarte bidezkoagoa, solidarioagoa eta euskaldunagoa garatzeko. Eta lan horretan jarduteko  pertsonen ahalduntze sustapena zainduko dugu, aldaketa iraunkorrak, inklusiboak eta jasangarriak lortzeko, hezkuntzaren, lanaren, kulturaren eta ingurumenaren dimentsio sozialean beharrezkoa den garapena lortzeko.

Horretarako Nontzeberri (EDE Suspergintza) ohiko kultura esparrutan aritzeaz gain, emakumea eta kultura, immigrazioa, edota kulturartekotasuna lan-ildo berriak garatuko ditu, euskararen mundu eremu horietan sustatzeko eta eramateko, eta eremu horietako norbanakoak ere euskararen mundura erakartzeko.

Nontzeberrik aldaketa batzuk izan ditu: logoaren kolorea aldatu dugu, eta epigrafeak ere zabaldu, gai berri horiei tokia emateko asmoz.