22 Jul, 2024

olakueta_palestina

Azaroan 26 palestinar iritsi ziren Euskal Herrira Gazatik, erdiak adingabeak. 26 pertsona horiek Berrizko Olakueta Etxean artatu zituzten. Lau familia ziren eta Torrejoneko (Madril) aireportura Kairoko aireportutik Aireko Armadaren hegazkin batean iritsi ziren lehenengo 139 errefuxiatuen parte ziren.

Olakueta Etxeak, aldi baterako harrera egiteko dispositibo gisa, pertsona horiek eskatutako laguntza psikologikoa, laguntza psikosoziala, bitartekaritza eta beharrezko aholkularitza juridikoa eman ditu hiru hilabeteko egonaldian.

Erantzun humanitarioa eman da, Lehendakaritzarekin, Eusko Jaurlaritzako Migrazio eta Asilo Zuzendaritzarekin, Espainiako Gobernuko Kanpo Arazoetako eta Kontsuletxeetako Espainiarren Zuzendaritza Nagusiarekin eta Accem Euskadirekin lankidetzan.

Hori guztia Berrizko udalerriaren laguntzari esker eta Biltzen, Zehar Errefuxiatuekin eta beste hainbat tokiko erakunderen lankidetzari esker lortu ahal izan da, gerratik ihes egiten zuten pertsona horiei lehen harrera humanoa eta solidarioa egiteko.

Komunikabideak