15 Apr, 2025

Formacion cocina bar
EDEk prestakuntza teoriko-praktikoa eskaintzen du sukaldaritzaren eta tabernaren esparruetan, sukaldeko laguntzaileen eta barrako laguntzaileen lanpostuetan pertsonak prestatzeko, Suspertu SLn (gure laneratzeko enpresa) egindako laneratze-kontratuen bidez.

Prestakuntza-planak bi modalitate ditu. Parte-hartzaileek ekintza bakarra edo biak egin ahal izango dituzte. Prestakuntzan honako hauek egingo dira:

  • Fadura jatetxean egingo den prestakuntza teoriko-praktikoa. (Los Chopos etorb, 60. Getxo (Suspertu enpresak kudeatutako instalazioa).
  • Fadura jatetxean edo Suspertu enpresak kudeatutako beste jatetxe-instalazio batzuetan egingo diren praktikak.

PRESTAKUNTZAREN EDUKIAK ETA IRAUPENA:

Sukaldeko oinarrizko lanak:

 

  • Sukaldaritza profesionaleko ekipoak ezagutzea eta maneiatzea
  • Elikagaien higienea eta segurtasuna
  • Sukaldea antolatzea eta kontrolatzea
  • Dietetika eta nutrizioa
  • Lehengaiak ezagutzea
  • Oinarrizko gozogintza
  • Garbiketa eta desinfekzioa

Prestakuntza teoriko-praktikoko orduak: 126 ordu (08:30etik 14:00etara)

Praktiketako orduak: 80 ordu (08:00etatik 15:00etara)

Tabernako oinarrizko lanak:

 

  • Edariak, kafeak eta ardoak prestatzea
  • Erretiluak erabiltzea
  • Elikagaiak manipulatzea
  • Segurtasuna eta higienea sukaldean
  • Antolaketa, biltegiratzea, inbentarioa eta mantentzea
  • Mise en place delakoa antolatzea

Prestakuntza teoriko-praktikoko orduak: 93 ordu (08:30etik 14:00etara)

Praktiketako orduak: 80 ordu (08:00etatik 15:00etara)

EGUTEGIA

INFORMAZIO GEHIAGO: