08 Feb, 2023

Sareen Sarea
2021 urtearen amaieran hasita eta 2022an amaituta, Sareen Sarearen egitura aztertu dugu, baita horrek sortzen dituen zailtasunak ere, azken urteotan sortu diren barneko zein kanpoko partaidatzea eta konpromiso guztiei aurre egin ahal izateko. Sareen Sareak landu nahi dituen zenbait traba identifikatu ditu, metaforikoki korapiloak izendatu dienak.

Lan prozesuan 20 pertsonak hartu zuten parte: elkarrizketetan, eztabaida-taldeetan, talde eragilean, kontrasteak edo talde teknikoan. Baita Sareen Sareko kide diren 16 sareak ere.

Antolakuntza egiturak  eta emandako baliabideak mugatuak izateaz gain, ontze-une zehatzei erantzuten diete. Erakunde batek aurrera egiten duenean eta beste ziklo batera igarotzen denean, zailtasun berri batzuk aurkitzen ditu, eta horiei baliabide, egitura eta barne-itun berriekin egin behar die aurre.