22 Feb, 2023

Silver Film Festival_azala
Silver Film Festival publiko orori zuzendutako proposamen berritzaile eta garaikide gisa sortu da, adineko pertsonen ikusgarritasuna erraztu nahi duena. Gai horri buruzko lehenengo jaialdia da Euskadin, eta bigarrena Estatuan. EDE Suspergintzak laguntzen du Festibala.

Ekimen hau EDE Fundazioaren eta Marian Gerrikabeitiak zuzentzen duen TU & YO ekoiztetxearen arteko topaketaren eta Nagusiak elkartearen hausnarketa partekatuaren ondoren sortu da.

Kulturari eta sozio-komunitateari dagokienez, bi erakundeen ibilbideak lotzetik SILVER FILM FESTIVAL sortu da, otsailaren 15etik 17ra (2023) Bilbon, 22an Lekeition, eta 23tik 25era Getxon, egin dena.

Jaialdiak bere lehen urratsak eman ahal izan ditu Bilboko Udalaren, Getxoko Udalaren, Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, BBK Fundazioaren eta SGAEren babes irmoari esker.

 

Jaialdiak hiru atal ditu:

  • lehena zinema erakusketa bat da, Estatuko eta nazioarteko 12 film eta film laburrekin;
  • bigarrenik, komunikabideen arteko bi topaketa sustatu dira Bilbon eta Getxon, adinekoen kolektiboari emandako begiradak eta tratamendua berrikusteko, konpromiso partekatuak bilatuz.
  • Azkenik, hirugarren atal batean, interes handiko gaiak jorratzen diren hainbat topaketa eta mahai-inguru antolatu dira. Nektarios Tavernarakis, Patricia Boya, Anna Freixas, Javier Yanguas, Carlos San Juan, Hemen kolektiboa, Iñaki Calvo, Iñigo Sotomayor eta Ramon Barea mahai tematikoetan izan dira.