21 Mar, 2025
Lan-munduratzeko enpresaren, Susperturen, bidez, instalazio eta eraikinetarako oinarrizko arreta eta mantentze-zerbitzua eskaintzen du jarduera horretan daramatzan hogei urte baino gehiagoko esperientziari esker.
Eskaintzen dugun zerbitzua instalazioak (etxebizitzak, bulegoak, eguneko zentroak, egoitzak…) egoera onean egon daitezen oinarrizko lanak egitean datza.
Oinarrizko mantentze-lanetarako gure zerbitzuak hainbat arlo hartzen ditu bere baitan. Hain zuzen ere, lan horien izaera, bolumena, aniztasuna eta abar direla eta, arazo horiek konponduko dituen norbait azkar aurkitzeko zailtasunak sortzen dituztenak dira: elektrizitatea, iturgintza, pintura, obra txikietako igeltserotza, altzarien muntaketa eta konponketa, sarrailagintza, gremioen obra- eta koordinazio-zuzendaritza, sareen instalazioa, antenak jartzea, lorezaintzako lanak…
Orain arte, zerbitzu hori barnekoa izan da batez ere, EDE instalazioetara bideratua. Kanpoko zerbitzuekin txandakatu ditugu bezeroak, gizarte-erakundeak, administrazio publikoak edo enpresak.
Gaur egun, bezero-kopurua handituz garatu nahi dugu jarduera-ildo hori. Horrela, enplegu inklusiboa sortzen dugu (une honetan, laneratzeko kontratua duten zazpi pertsona ditugu plantillan, mantentze-lanetan dihardutenak).
Behar guztietara egokitzen diren kontratazio-modalitateak ditugu, bai instalazioaren mantentze prebentiboa eta zuzentzailea ziurtatzen duten urteko ordu-bloke bat kontratatzeko aukera, bai premia zehatz bati erantzuteko eskaeraren araberako jarduerak.
20 urte hauetan zehar, hainbat bezerok jarri du konfiantza gugan (Lantegi Batuak, Bizitegi, Agifes, Hurkoa, Teknologia Parkea, Soraluzeko Udala eta Elgoibarko Udala, besteak beste), eta atsegin handiz gehituko zintuzketegu zerrenda horretara.