07 Mar, 2020
- Irabazi-asmorik gabeko erakundea gara.
- Enplegagarritasun-arazoak dituzten pertsonak lan-munduan txertatu eta haiei laguntza ematen diegu.
- Gure soldatarik altuenaren eta baxuenaren arteko proportzioa 1etik 3ra artekoa da.
- Lan-akordio propioa, galerak eta irabaziak partekatuz.
- Legedia zorrotz errespetatzen dugu.
- Gure inguruko sareetan eta aliantzetan sinesten dugu: batasunak guztia gauzatzea ahalbidetzen du.
- Enpleguaren sorreraren aldeko apustua egiten dugu: ezezkoa esaten diegu aparteko ordu sistematikoei.
- Gure instalazioetan, indarkeria sexual eta sexistaren kontrako plan propioa dago.
- Berdintasunaren aldeko apustua egiten dugu: gure lantaldearen % 50 baino gehiago emakumeak dira
- 10 instalazio baino gehiago kudeatzen ditugu EAEn.
Gure dekalogoak bizia izan nahi du, eta batez ere, erabilgarria. Nor gara? Hau gara. Zerk mugiarazten gaitu? Honek mugiarazten gaitu. Zer baliok elikatzen gaituzte? Hemen bilduta daudenek.
Gu gidatzen gaituen iparrorratza.
