24 Jun, 2026

Tinkatu_2026
Urteak daramatzagu EDE Fundazioan gizarte-erakundeei laguntzen, haien indartze eta hobekuntza antolakuntzako prozesuetan. TINKATU programaren bidez, bereziki lagundu nahi diegu erakunde txiki eta ertainei; izan ere, komunitatearen bizitzaren oinarri diren lan asko egiten dituzte, askotan baliabide eta egitura mugatuekin.

Aurten, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin eta lankidetzarekin, 2030 Agendaren esparruan, erakundeentzako doako laguntza bi prozesu labur bat eskaintzen dugu. Gerarazteko, gogoeta egiteko, antolatzeko eta etorkizunerako gaitasunak indartzeko bi aukera:

  • Doako laguntza-prozesua Gipuzkoako pertsona migratuen erakunde txiki eta ertainentzat

    Gipuzkoako pertsona migratuen elkarteek funtsezko lana egiten dute auzoetan, herrietan eta komunitateetan: laguntza ematen dute, informazioa eta orientazioa eskaintzen dituzte, babes-sareak sortzen dituzte, eskubideak defendatzen dituzte eta topaguneak sustatzen dituzte. TINKATU programaren bidez, EDE
    Fundaziotik, une batez gelditzen lagundu nahi dizuegu, egiten duzuen lana antolatzen eta zuen elkarteak gizarteari egiten dion ekarpena hobeto azaltzen

Informazio osoa hemen 

– Harremanetarako: caroline@edefundazioa.org

 


 

Erakundeen jasangarritasuna eta 2030 Agendari egiten dioten ekarpena indartzeko prozesua. Belaunaldi-erreleboa adinetik harago doa: ezagutza zaintzea eta transmititzea, erantzukizunak partekatzea, pertsona berriak erakartzea eta etorkizunari begira dauden erakunde parte-hartzaileagoak,
inklusiboagoak eta prestatuagoak eraikitzea esan nahi du.

Informazio osoa hemen

– Harremanetarako: emartin@edefundazioa.org