Zaintzaileen Nazioarteko Eguna dela eta, azaroaren 6an, EDE- Suspergintza Elkarteak kudeatutako Barakaldoko Zaintzaileei Laguntzeko Udal Zerbitzuak jardunaldi bat antolatu zuen.
Ekimenaren helburu nagusia izan zen mendekotasun-arriskuan edo -egoeran dagoen senitarteko bati ematen zaion zaintza baloratzea izan zen, lan hori ia beti ikusezin bihurtzen da.
Jardunaldiari hasiera emateko, Amaia del Campo Barakaldoko alkateak ongietorria eman zuen. Bertaratutakoei esker oneko hitzak eskaini zizkien, eta eskerrak eman zizkien senideak zaintzeari eskainitako dedikazioagatik, ahaleginagatik eta maitasunagatik. Era berean, adierazi zuen eguneroko lan horrek higadura fisiko eta emozional handia dakarrela, eta, horregatik, zaintzen dutenen autozaintzaren, atsedenaren eta gozamenaren beharra nabarmendu zuen.
Ekitaldiari hasiera eman ondoren, Laura Ruiz eta Laura Cid lankideen eskutik, Cuídate mientras cuidas: Guía práctica de bienestar físico y emocional para personas cuidadoras argitalpenaren aurkezpena egin zen. Zaintzaileen egunerokotasuna tresna praktikoen bidez laguntzeko gida: zainketa-prozesuan zehar beren osasun fisikoa eta emozionala zaintzeko estrategiak, estresa eta buruko nekea kudeatzeko teknikak eta hobeto antolatzeko eta laguntza eskatzen ikasteko jarraibideak.

Ondoren, solasaldi bat ireki zen, eta parte-hartzaileek landutako gaiei buruzko zalantzak planteatu eta iritziak trukatu ahal izan zituzten. Jardunaldiari amaiera emateko, giro lasaian mokadua izan zen, bertaratutako pertsonen artean hitz egiten eta esperientziak partekatzen jarraitu ahal izateko.
