Gipuzkoan enplegu soziala sortzeko gure apustuan urratsak ematen jarraitzen dugu
29 Nov, 2022
Urrian mantentze-zerbitzua eskaini genion Buru Osasuneko Arazoak dituzten Pertsonen eta Familien Gipuzkoako Elkarteari (AGIFES) eta haien konfiantza eskuratu dugu. Guk zainduko ditugu haien 10 tutoretzapeko pisu, 3 eguneko zentro, bulegoak… Haien beharrei erantzuna emango diegu: konpondu, pintatu, hobetu, guztia funtzionamenduan eta prest izan jarduerak erabiltzaileen eskura egon daitezen.
Laster, bazterkeria-egoeran edo bazterkeria izateko arriskuan dagoen pertsona bat sartuko da SUSPERTUren langileen artean eta lokal bat irekiko dugu Urnietan. Joango gara informazioa ematen Gipuzkoan enplegu soziala sortzeko gure apustuaren berri emateko. Eskerrik asko zuen babesagatik.

