29 Nov, 2022
EDE Fundazioaren Enplegu Inklusiboaren arloan integratutako Suspertu gizarteratze- eta laneratze-enpresak eta Emausek sortu dute Konpongi marka, Gipuzkoan ostatu hartzeko edo beste gizarte-behar batzuetarako instalazioen zaintza eta mantentze-lanen zerbitzua eskaintzeko. Badirudi baietz, KONPONGI abian dela.
Urrian mantentze-zerbitzua eskaini genion Buru Osasuneko Arazoak dituzten Pertsonen eta Familien Gipuzkoako Elkarteari (AGIFES) eta haien konfiantza eskuratu dugu. Guk zainduko ditugu haien 10 tutoretzapeko pisu, 3 eguneko zentro, bulegoak… Haien beharrei erantzuna emango diegu: konpondu, pintatu, hobetu, guztia funtzionamenduan eta prest izan jarduerak erabiltzaileen eskura egon daitezen.
Laster, bazterkeria-egoeran edo bazterkeria izateko arriskuan dagoen pertsona bat sartuko da SUSPERTUren langileen artean eta lokal bat irekiko dugu Urnietan. Joango gara informazioa ematen Gipuzkoan enplegu soziala sortzeko gure apustuaren berri emateko. Eskerrik asko zuen babesagatik.