Taller liderazgo
2022. urteko ekainean, erakundeko hainbat lan-eremutako emakume koordinatzaileen eta arduradunen talde bat elkartu ginen, erakundean Berdintasunezko Lidergo Eredu bat bultzatzeko eta ezartzeko helburuarekin.

2022ko otsailean, EDEko ardura postuetan dauden emakumeok, Orekatuzeko emakumeekin batera, María Silvestrek Berdintasunezko Lidergoari buruz emandako tailer batean parte hartu genuen.

Saio horren ondotik, emakume talde bat eratu zen erakundean, lidergo eredu horren inguruan lanean jarraitzeko.

Horretarako, Talde Motor bat eratu dugu, esparru horretan hainbat jarduera antolatu eta bultzatzeko asmoz. Jarduera horiek lotuta daude, halaber, EDE Fundazioaren Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planekin eta Berdintasunaren aldeko eta emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko bizitzaren aldeko itun sozial eta herritarrean hartutako konpromisoekin – Beijingeko Plataforma.

Lehen bilera honetan aukerak, motibazioak eta, batez ere, ilusio handia azaldu genuen gure erakundean Berdintasunezko Lidergo Eredu bat ezartzeko eta bide horretan aurrera egiteko.

 

​​​​