AlbisteakCuidados, conciliación y corresponsabilidad
EDEtik Elkarrizketak&Ikaskuntzak proiektuaren bigarren saioa ekainaren 19an izan zen eta Erakundeetako zaintza, kontziliazioa eta erantzunkidetasunari buru hitz egin genuen. 60 pertsonak baino gehiagok hartu zuten parte aipatutako webinarrean. Lagun Artean, Bizkaiko Badia Gasa eta SATSE erizaintzako sindikatuak konfinamendu-aldian berdintasun arloan izandako esperientziaren berri eman zuten.

 

Berdintasuna larrialdi sozialaren erdigunean“ lelopean, EDE Ezagutzako eta Suspergintzako lankideek antolatutako eta kudeatutako EDEtik Elkarrizketak&Ikaskuntzak proiektuaren bigarren saio honetan, Amaia Porres (Lagun Artean elkarteko zuzendaria), Lola Rodríguez (Bizkaiko Badia Gasa) eta Nuria Rivadaren (SATSE Erizaintzako Sindikatuaren berdintasun teknikaria) esperientziak entzun eta kontrastatu ahal izan ditugu.

Aurreikusi gabeko krisiak, egungoaren moduan, gure erakundeetako pertsonen kudeaketan erronkak jarri dizkigu mahai gainean, erantzun bizkorreko aldaketen eta beharren aurrean. Zaintzan, kontziliazioan eta erantzunkidetasunean nola izan ditugu kontuan berdintasun-irizpideak? Zer jarduera-marjina izan dugu neurri horiek aplikatzeko?
Zenbateraino jabetu gara egiten ziren jarduerek zer nolako genero-inpaktua izan zezaketen? Horrekin guztiarekin zer ikas dezakegu?

Topaketa honekin, ezarri ahal izan duguna eta berdintasunaren alde egin dena, edo alderantziz, arlo horretan atzerapausoa izan dena, identifikatu eta bistaratu nahi dugu. Eta horrela, epe laburrean etorriko den “normaltasun berrira” aurreratuko gara, nahi gabeko genero-inpaktua ahal den gehien neutralizatzeko.

 

Saioaren emaitza gisa, dekalogo hau idatzi da: ZAINTZEN, KONTZILIAZIOAREN ETA ERANTZUKIDETASUNAREN ERRONKARI HELTZEKO 10 GAUZA GARRANTZITSU  

 

Gainera, Itziar Garay gure lankideak egindako saioaren aktak grafikoa ikustera animatzen zaitugu, baita saioaren bideoa ere osorik: