Eraldaketa kulturalerako eta aldaketa kudeatzeko lidergoa. Eskura itzazu pertsonei, taldeei eta erakundeei laguntzeko coach liderra izateko gaitasunak.

Har ezazu parte taldeak modu eraginkorrean dinamizatzeko eta beraien ongizatea zaintzeko teoria eta praktika uztartuko dituen elkarbizitzarako espazioan.

Coaching prozesu indibiduala eta pertsonalizatua bizi eta antolaketa hobetzeko proiektua egin ahal izango duzu.

Hizkuntzaren ontologia, elkarrizketen diseinua, ikuspegi sistematikoa, adimen emozionala, gorputzaren lanketa, aldaketaren kudeaketa eta antolaketaren kultura gisako edukiak jorratuko ditugu.

NORENTZAT

  • Zuzendari, koordinatzaile edo gerenteei.
  • Beren erlazionatzeko eta komunikatzeko gaitasunak hobetu nahi dituzten profesionalei.
  • Sailetako, zerbitzuetako eta proiektuetako arduradunei.
  • Beraien kargura talde bat duten teknikariei.
  • Zuzendaritza batzordeetako kideei
  • Aholkularitzan, coachingean eta prestakuntza jarduten duten pertsonei.
  • Etorkizunean taldeen zuzendaritza eta kudeaketako funtzioak hartzea espero duten pertsona guztiei.
  • Gizarte, hezkuntza edo osasun-arloko esku-hartzearen profesionalak.

ARGAZKIAK

Mondragon Unibertsitateak homologatutako titulua

KONTAKTUA