Hezkuntza programa guztiak ikusi Kontaktua: Iratxe Santos Lagar | 688647396 | hezkuntzaprogramak@edefundazioa.org

Eskolei zuzendutako Ingurumen hezkuntzako programa.

Zenbait gaitan dago zentratuta:

  • Ingurumena.
  • Kulturaren ezagutza.
  • Euskararen erabilera dimentsio guztietan.
  • Inguru honetako geografia eta historia.
  • Inguru naturala ingurumenaren ikuspuntutik, eta bizimodua.
  • Euskal mitologia.

Era berean, eskola-umeen beharrizanei erantzuten die, euren garapen afektiboan, fisikoan eta harremanetan, ikasketa dibertigarri eta praktikoaren bitartez.

Aterpetxea: Goikuria (Sarria - Zuia)

Helburuak:

  • Gizakiak inguruan izandako agerpenak aztertzea, oreka ekologikoa babestu eta berreskuratzeko eta ondare kulturala
    kontserbatzeko.
  • Ingurumena ulertzeko, kontuan hartzea zenbait elementu (fisikoak, naturalak, sozialak eta kulturalak) elkarren arteko ekintzan aritzen direla, aldaketak sortuz. Era berean, kontuan hartu behar da elementu horiek arazoak sor ditzaketela ingurumenean, eta hori modu kritikoan aztertu behar da, konponbideak arduraz bilatuz.

Programa: Inguruarekin blai

PDF formatuan deskargatu


Egitaraua:

Egun pasa

10:00 Ongietorria
Gorbeia parketxera irteera
13:30 Bazkaria. Etxetik ekarri behar da.
14:30 Jolas kooperatiboak naturan
16:00 Agurra

Eguraldiaren arabera ekintzen plangintzan aldatu daiteke.

2 egun

LEHENENGO EGUNA BIGARREN EGUNA
10:00 Ongi etorria
Sarrian murgilduz
Gorbeia parketxera irteera
13:00 Bazkaria Bazkaria
14:00 Atsedenaldia Atsedenaldia
16:00 Sarriako errekurtsoen
bisita eta askaria.
Ezti museora bisita.
15:00 Agurra
20:30 Afaria
21:00
22:00
Gaubela

Eguraldiaren arabera ekintzen plangintzan aldatu daiteke.

3 egun

LEHENENGO EGUNA BIGARREN EGUNA HIRUGARREN EGUNA
10:00 Ongi etorria.
Sarrian murgilduz
Gorbeia parketxera irteera Gaiarekin erlazionatutako tailerraren jarraipena
13:00 Bazkaria Bazkaria Bazkaria
14:00 Atsedenaldia Arratsalde librea, askariarekin Atsedenaldia
16:00 Sarriako errekurtsoen bisita eta askaria Gaiarekin erlazionatutako
tailerra eta jolasak
15:00 Agurra
20:30 Afaria Afaria
21:00
22:00
Gaubela Gaubela

Eguraldiaren arabera ekintzen plangintzan aldatu daiteke.

Prezioak:

Egun 1 19 € / ikasleko
2 egun 66,5 € / ikasleko
3 egun 123 € / ikasleko

Kayak + Arku-tiroa edo Kayak + Orienting (Sobronen) 22,70€
Abentura Parkea + Zuhaitzetako Eskalada (Otxandion) 14€
3 €ko deskontua bazkaria/askariren bat kontratatu ezean.

Ordutegia:

Begiraleen ordutegia
10:00/13:00 – Goizeko ekintzak.
14:00/16:00 – Jolastokia.
16:00/20:00 – Arratsaldeko ekintzak.
21:00/22:00 – Gaubela.

Irakasleen ordutegia
13:00/13:30 – Jantokia prestatu ikasleekin.
13:30/14:00 – Jantokia zaindu.
20:00/20:30 – Jantokia prestatu ikasleekin.
20:30/21:00 – Afaria zaindu.

*Azken egunean eraikina 15:00tako utzi behar da.

Gauez emergentzi telefono bat egongo da.

Norentzat: LH + DBHko 1. zikloa

Kontaktua:

Arduraduna: Iratxe Santos Lagar | Telefonoa: 688647396 | Emaila: hezkuntzaprogramak@edefundazioa.org

Enpresa kolaboratzaileak:

Erankunde ofizialak:

Ikasleen curriculuma sendotzera bideratutako hezkuntza-programa anitzak eskaintzen ditugu, eta, hori bermatzeko, ikastetxeetatik zein hezkuntza-elkarteetatik datozen taldeen egonaldietarako orientatutako hainbat aterpetxe ditugu.

Eskaintzen ditugun hezkuntza-programek honako ezaugarriak dituzte:

  • Euskalduna, euskara gure proiektuaren hizkuntza nagusia izango da eta aterpetxean ematen den ahozko komunikazioan garrantzi handia izango du.
  • Ingurunean sustraitua, proiektua burutzen den herriaren baliabideak kontutan hartuko dira.
  • Parte-hartzailea, ikasleak izango dira esperientzia honen protagonistak eta hauen parte-hartze aktiboa sustatuko da.
  • Profesionala, kalitatezko prozesuak ezarriko ditugu, beharrezko arreta bermatzeko eta etengabeko hobekuntza lortzeko. Bestalde, beraien profesionaltasuna erakutsi diguten enpresa espezializatuen zerbitzuak erabiliko dira, besteak beste, bisita gidatuak egiteko adituak, ibilbideak egiteko, kirol abenturako ekintzak burutzeko edo zerbitzu berezietarako
Aterpetxeak Suspertu enpresak kudeatzen du, EDE Fundazioaren laneratze-enpresa, eta hainbat instalazioren (ostalaritza, jatetxeak) kudeaketaren bidez, enplegagarritasun-zailtasunak dituzten pertsonak gizarteratzeko eta laneratzeko lan egiten du.

Hezkuntza programa guztiak ikusi