Hezkuntza programa guztiak ikusi Kontaktua: Iratxe Santos | 688 64 73 96 | isantos@edefundazioa.org

Aterpetxea: Arantzazuko Aterpetxea

Helburuak:

  • Arantzazuko ingurunea ezagutu, bertako kondairak eta berezitasunak ikasiz.
  • Aizkorri-Aratz Natura Parkeko biodibertsitatea aztertu: bertako landareria eta animaliak ezagutuz.
  • Aizkorri-Aratz Natura parkeko paisaia ezberdinak ezagutu.
  • Arantzazu inguruko aztarna arkeologikoak aztertu.
  • Ipar orratzaren bitartez orientatzen ikasi.
  • Ikazkintzaren ezaugarriak landu eta inguruan duen garrantziaz jabetu.
  • Eguraldia neurtzeko tresna eta metodo ezberdinak erabiltzen ikasi.
  • Klimak ingurunean duen eragina eta klima aldaketen ondorioak ezagutu.
  • Arantzazun burutuko duten egonaldian zehar euskal kultura eta euskararen erabilpena sustatu.
  • Ingurunearekiko errespetua eta zaintza sustatu.
  • Desberdina suertatzen zaigun hizkuntza, herritar, bizi modu, ohitura eta kulturekiko errespetuzko jarrerak sustatu.

Programa: Esploratzaileak gara!

PDF formatuan deskargatu


Egitaraua:

 

2 egun

LEHENENGO EGUNA BIGARREN EGUNA
9:00 Gosaria
10:00
Ongi etorria eta aurkezpena , arauak eta logelen banaketa
10:30
Aukera:
A- Goazen natura-parkea esploratzailea! txangoa
B- Arrikutz koba: bisita gidatua
B. aukera (Ikastaldeak lehen eguneko hamaiketakoa, bazkaria eta askaria etxetik ekarri behar du).
Arantzazu Parketxea:
Aizkorri-Aratz natura parkeraren interpretazio zentroa
Aukera:
A- Metereologo goiz batez: txangoa
B- Arantzazuko ibilbide irisgarria: jolasa
13:00 Bazkaritzeko tartea Bazkaria aterpetxean
14:00 Denbora librea Denbora librea
15:00 Arantzazuko altxor galduen bila: Orientazio jolasa

Egin ezazu zure taloa: talo tailerra

Agurra
17:30 Denbora librea
20:00 Afaria

OHARRA
• Ikastaldeak lehen eguneko hamaiketakoa, bazkaria eta askaria etxetik ekarri behar du.
• B aukeraren kasuan, ongi etorria koba bisitatu ondoren egingo da aterpetxean bertan.
• Denbora librerako azpiegiturak daude eta jolaserako materiala.

3 egun

LEHENENGO EGUNA BIGARREN EGUNA HIRUGARREN EGUNA
9:00 Gosaria Gosaria
10:00
Aukera:
A- Goazen natura-parkea esploratzailea! txangoa
B- Arrikutz koba: bisita gidatua
B. aukera (Hamaiketakoa + bazkaria + etxetik ekarri behar dute)
Arantzazu ibilbide irisgarria:
jolasa Mitología
Arantzazu Parketxea:
Aizkorri-Aratz natura parkeraren interpretazio zentroa
Metereologo goiz batez: txangoa
13:00 Bazkaltzeko tartea
Bazkaria aterpetxean
Bazkaria aterpetxean
14:00 Denbora librea Denbora librea Denbora librea
15:00 Arantzazuko altxor galduen bila: Orientazio jolasa

Egin ezazu zure taloa: talo tailerra

Ikazkintza: lanbide zaharra: txangoa Agurra
17:30 Denbora librea Denbora librea Denbora librea
20:00 Afaria Afaria Afaria

OHARRA
• Ikastaldeak lehen eguneko hamaiketakoa, bazkaria eta askaria etxetik ekarri behar du.
• B aukeraren kasuan, ongi etorria koba bisitatu ondoren egingo da aterpetxean bertan.
• Denbora librerako azpiegiturak daude eta jolaserako materiala.

 

Prezioak:

2 egun A Aukera: Esploratzaileak gara:

Goazen natura-parkea esploratzea! 81 €
B Aukera: Erraiak eta soina

Arrikutz koba   78 €

3 egun A Aukera: Esploratzaileak gara:

Goazen natura-parkea esploratzea! 123 €
B Aukera: Erraiak eta soina

Arrikutz koba   96 €

 

Aukeran abenturazko ekintza. Hontza extrem Otxandion.
Jarri harremanetan Hezkuntza programan arduradunarekin.
https://hontzaextrem.com/

OHAR GARRANTZITSUAK
• Komeni da irakasleak ingurumen heziketaren parte diren ibilaldi, tailer eta jolas dinamikoetan parte hartzea.
• B AUKERA: Arrikutz kobaren bisita egin eta gero ikastetxeak autobus zerbitzua beharko du aterpetxera iristeko. Gogoratu etxetik ekarri behar dela janaria, bazkaltzeko aterpetxean ere badago lekua.
• Lehenengo eguneko bazkaria etxetik ekarriz gero, 3€ko deskontua dago.

Norentzat: LH + DBH

Kontaktua:

Arduraduna: Iratxe Santos | Telefonoa: 688 64 73 96 | Emaila: isantos@edefundazioa.org

Enpresa kolaboratzaileak:

Ikasleen curriculuma sendotzera bideratutako hezkuntza-programa anitzak eskaintzen ditugu, eta, hori bermatzeko, ikastetxeetatik zein hezkuntza-elkarteetatik datozen taldeen egonaldietarako orientatutako hainbat aterpetxe ditugu.

Eskaintzen ditugun hezkuntza-programek honako ezaugarriak dituzte:

  • Euskalduna, euskara gure proiektuaren hizkuntza nagusia izango da eta aterpetxean ematen den ahozko komunikazioan garrantzi handia izango du.
  • Ingurunean sustraitua, proiektua burutzen den herriaren baliabideak kontutan hartuko dira.
  • Parte-hartzailea, ikasleak izango dira esperientzia honen protagonistak eta hauen parte-hartze aktiboa sustatuko da.
  • Profesionala, kalitatezko prozesuak ezarriko ditugu, beharrezko arreta bermatzeko eta etengabeko hobekuntza lortzeko. Bestalde, beraien profesionaltasuna erakutsi diguten enpresa espezializatuen zerbitzuak erabiliko dira, besteak beste, bisita gidatuak egiteko adituak, ibilbideak egiteko, kirol abenturako ekintzak burutzeko edo zerbitzu berezietarako
Aterpetxeak Suspertu enpresak kudeatzen du, EDE Fundazioaren laneratze-enpresa, eta hainbat instalazioren (ostalaritza, jatetxeak) kudeaketaren bidez, enplegagarritasun-zailtasunak dituzten pertsonak gizarteratzeko eta laneratzeko lan egiten du.

Hezkuntza programa guztiak ikusi