03 Dec, 2021

suspertu_finaliza_formacion
Urriaren 18tik abenduaren 1era, Donostian, Oinarrizko Mantentze-lanen prestakuntza garatu da Donostian, SUSPERTU PROIEKTUA: gizarteratze-enpresaren egokitzapena COVID-19aren eraginaren aurrean proiektuan txertatuta eta EDE FUNDAZIOAREKIN elkarlanean, Gizarteratze eta Ekonomia Sozialeko Europako Programa Operatiboaren baitan Ekonomia Sozialeko enpresa eta erakundeei bideratuta egindako diru-laguntzen deialdirako.

Prestakuntzak hauek bildu ditu:

  • Oinarrizko mantentze-lanekokonpetentzia teoriko-praktikoen 100 ordu (elektrizitatea, pintura…).
  • Konpetentzia sozio-laboralen30 ordu 

Mónica Marian-en, parte-hartzaileetako baten, hitzetan “Ikastaroa oso esperientzia polita izan zen niretzat. Gauza asko ikasi ditut, oso gustura egon nintzen ikaskideekin eta irakasleekin eta oso ondo sentitu nintzen. Eskerrak eman nahi dizkizuet ikasteko eta jende berria ezagutzeko aukera berri honengatik.”

Proiektua gizarte-bazterkeria egoeran eta langabezian egonik Euskal Enplegu Zerbitzuan (Lanbide) izena emanda dauden pertsonei dago zuzenduta.

Datozen hilabetetan, Gipuzkoan Suspertuko Mantentze-lanen talde baten sorrera-proiektua martxa hartzen doan heinean, pertsona horietako batzuk kontratatzea eta gure proiektuko kide izatea da helburua.

 

Eskerrik asko ibilbide honetan parte hartu duzuen guztioi!!

Kofinantzatzaileak: