14 Dec, 2022

arrakaldigitala-01
EDE Suspergintzan landu dugun Bizkaiko udalei zuzendutako proiektu berri bat aurkezten dizuet, arrakala digitala murrizteko eta, bide batez, herritarrekiko harreman digitala hobetzea helburu duen proiektua, alegia. Zerbitzu hau 65 urtetik gorako pertsonei eta beste kolektibo kalteberei eta/edo gizarte-bazterketa jasateko arriskuan daudenei zuzenduta dago, dagoen prestakuntza-eskaintzak estaltzen ez dituen beharrei erantzuteko.

Zerbitzu hau udalaren erantzun hurbila eta integrala da, eta bertan aktibatzen da:

  • Arreta- eta laguntza-zerbitzu zuzena udal toki irisgarrian.
  • Prestakuntza-programa bat, udalerriko eragileek beste pertsona batzuengana zabal dezaketena. IKTei buruzko prestakuntza, eguneroko bizitzako gestioei aplikatuta.

 

Zertan lagun diezaiekegu udalei?

Herritarren partaidetzako eta eten digitaleko proiektu bat aurkezteko laguntza. Abenduaren 19ko BAOn, Herri Administrazio eta Erakunde Harremanetarako Sailak dirulaguntzei buruzko Dekretua argitaratu zuen (abenduaren 13ko 152/2022 Foru Dekretua). Bertan, herritarrek eta gizarteak parte hartzeko prozesuak garatzeko proiektuak aurkezteko aukera ematen da, herritarrekiko harreman digitala sustatzeko. Proiektu bakoitzeko 12.000 euro emango dira gehienez.

Bestalde, eta ikuspegi integralago batetik, helarazi dizuegun proposamenak begirada zabalagoa eta hiriaren erronka estrategikoa ditu, Udaletik ezartzen dituzuen esku-hartze ildoei behar bezala erantzun diezaiekeena. Bigarren proposamen horren garapena eta kuantifikazioa ezarpen-mailaren araberakoa izango da.

 

Proiektu moldagarria da, Bilboko Udalean abian jarri dugu jada eta emaitza oso onak lortu ditu.