26 Sep, 2022

punto_ayuda_digital_bilbao
EDE Suspergintzan Bilboko Udalarekin lankidetzan ari gara udalerrian Eten Digitala murrizteko lan-ildo bikoitza martxan jartzeko. Laguntza digitaleko puntua izeneko zerbitzu pilotu berriaren bidez egingo da hori.
Zuzeneko laguntza

Edozein pertsonari eguneroko bizitzako kudeaketa digitalak egiterakoan autonomia handiagoa lortzen laguntzeko zerbitzua. Urte amaierara arte garatuko da doan eta aurretiazko hitzordurik gabe Udaleko 5 zentrotan: Otxarkoaga, Santutxu, Zorrotza, San Ignazio eta Errekalde.

 

Prestakuntza eguneroko kudeaketa digitaletan

Udalerriko izaera sozialeko edozein erakundetako guneetan doako tailerrak egiteko aukera (bizilagunen elkartea, EIGE, erretirodunen elkarteak, zentro komunitarioak…) . Prestakuntzak baliabide digitalak eguneroko bizitzako kudeaketetan erabiltzeko zailtasunak dituzten pertsonei zuzenduta daude.

Gainera, arreta eta prestakuntza mugikortasun murriztuko pertsonentzako gune irisgarrietan egingo da, erabiltzaileei bideratutako dokumentazioa Irakurketa Errazean egingo da eta Zeinu Hizkuntza Interpreteak  egongo dira (aurrez eskatuta).

Informazio gehiago lortzeko gurekin harremanetan jarri nahi baldin baduzu, aurrez aurre egin dezakezu Barrutiko Udal Zentroetan, posta elektroniko bidez, telefonoz, WhatsApp edo Telegram bidez.

Hau da Barrutiko Udal Zentro bakoitzaren informazioa (Astelehenetik ostegunera 9:00 – 13.00 // 16:30 – 19:30)

  • CMD – Santutxu, Monseñor Remigio Gandasegi Kalea 6.  688 687 737
  • CMD – Otxarkoaga, Casals Pau Etorbidea, 19. 688 807 503
  • CMD – Rekalde, Altube Zeharbidea, 6. 656 703 424
  • CMD – San Ignacio – Ibarrekolanda Merkatua, Errekondo Kalea, 2. 688 870 594
  • CMD – Zorrotza – Udaltegia, Clara Campoamor Kalea, 1. 688 806 265