Hilabete gutxi horietan, 60 emakumeri eman ahal izan diegu arreta eta dagoeneko19 emakume dira Emaktivan parte hartzen dutenak eta haietatik 8 dagoeneko hasi dira Enplegua Bilatzeko Tailer batean.
Bi Webinar ere egin ditugu EDEtik Elkarrizketak & Ikaskuntzak formatuarekin. Horietan, arlo ugaritako adituekin hausnarketa egin dugu “Covid egoera berrian lan-merkatuan dauden aukera eta beharrei” buruz, baita “Berdintasunaren arloan araudi-testuinguru berriak enpresetan duen eraginaz” ere.
Gainera, denbora-tarte hau baliagarria izan zaigu lurraldea ezagutzeko eta gure burua bertan ezagutarazteko, administrazioei, gizarteratze eta laneratze arloan zerbitzuak eskaintzen dituzten erakunde sozialei, enplegu-zerbitzuei…
Bistaratze-lan horretarako oso garrantzitsua izan da Gipuzkoako Foru Aldundiak joan den apirilaren 28an Elkar-EKIN Lanean 2021-203 estrategia aurkezteko egindako jardunaldian parte hartu izana. Bertan, lurraldeko komunitate-sare osoari Emaktiva aurkezteko aukera izan genuen eta programan parte hartu duen emakume baten lekukotza eskaini genuen.
Hori bezain garrantzitsuak dira Gipuzkoan Emaktivak etorkizunean izango duen proiekzioa eta sendotzea; emakume gehiagorengana iristeko, profesionaltasun-ziurtagiriarekin prestakuntzako ekintzak egiteko eta EDE Fundazioaren enplegu inklusiboko beste programa batzuekin bateratzeko aukera eskaintzen du.

