AlbisteakOportunidades y necesidades en el mercado laboral
Joan den irailaren 17an EDEtik Elkarrizketak&Ikasketak programaren laugarren saioa egin genuen. Oraingoan, “Egoera berriaren inpaktua lan-merkatuan” gaiaren inguruan hausnartu genuen.

Lan-merkatuko aukeren eta beharren analisia egitea izan zen saioaren helburua.  EDE Enplegu Inklusiboa saileko lankideek antolatu eta kudeatu zuten EDEtik Elkarrizketak&Ikasketak programaren laugarren saioa, eta, bertan, honakoen analisiak eta hausnarketak entzuteko eta alderatzeko aukera izan genuen: Leire Alvarez de Eulate, Gizatea Gizarteratzeko eta Laneratzeko Euskadiko Enpresen Elkarteko gerentea; Natalia Serrano, Santa Maria la Real Fundazioko Enplegu eta Ekintzailetza Zuzendaria; eta Jose Javier Ramos Salazar, Lanbideren bulego teknikoko arduraduna.

COVID-19aren osasun-krisiaren ondorioz, martxoaren hasieran baino 27.000 langabetu gehiago erregistratu zituen Lanbidek uztailean.  Langabetuen zifra ez zen hain altua izan 2016ko ekainaz geroztik. Datu horiek kontuan hartuta, Estatuan langabeziaren igoerarik esanguratsuena izan duten lurraldeen artean hirugarrena da Euskadi.

Krisi sozioekonomiko honen aurrean, enplegua lortzeko zailtasun handiak edo lanerako eragozpenak dituzten pertsonak are gehiago ari dira sufritzen. Egoera zaurgarrian zeuden pertsonen egoera are gehiago larriagotu da, lan prekarioa zutenak edo ezkutuko ekonomian jarduten zirenak bizibide gabe geratu baitira…

Hausnarketa, analisia eta ezagutza; krisiak lan-merkatuan duen inpaktua murrizteko lan-ildoak edo proposamenak eraikitzea, lan egiten dugun pertsonentzako aukerak mantenduz edo sortuz… horiei buruz aritu gara saio honetan.

Hausnarketa horien emaitza da honako txostena. Igor Marcosek egin du, gure lankideak, eta akta grafiko eta dinamiko baten bidez, hitzaldiak laburtzen ditu. 

 

Txostena irakurtzeko, egin klik hemen.

 

Gainera, saio osoaren bideoa ikustera gonbidatzen zaitugu.